XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BEROALDEKO BASOAK.

Bere etxean, beroaldiko basoetan, ikusi bear dugu Aprika'ko jakintsua, elefantea, alegia.

Pizti au bezain begiko danik eztugu.

Igaro dan gizaldiko sasi-eiztari marfil-zaleak, millaka larru-lodi iltzen zituzten.

Elefantea, oroimen oneko piztia da, ta txarkeri oiek oraindik ez ditu aztu.

Orregatik, bizitz osoan eunen bat urte bizitzen omen da zugur ta erne jokatzen du.

Elefantea bakarka ez da ibiltzen, taldeka baizik; ta urte guztian egin oi-dituen joan-etorriak bazka mamitsuagoa ta aberatsagoagatik egiten ditu.

Oso atsegin-zalea bait-da.

Egunero, 300-400 k. osto jaten ditu.

Berak iriki dituen bidexkan zear tirriki-tarraka dijoanean, ausnartzen du.

Urik ez duela? Ba'daki nun ta nola arkitu ura.

Bere burua zaitzeko iskillu dituen betagiñakin, lana egingo du: potzu-zuloa irikitzen du.

Bustitzea asko atsegin zaiolako, ur-arkak eraikiko ditu.

Belarriak zoliak ta sumoa ernea du; baña oso begi argalekoa da.

Gatza bearrekoa du; baño etzaio beti oso errez izaten gatz ori arkitzea.

Korapillo ori ere askatzen ba`daki: urratu dituen txindurritegietako buztiña jango du.

Bañan, zoritxarrez, ortxen arkitzen du askotan bere ondamendia.

Alde aietako eiztariek, elefantearen aztarrenak ikusi-ta, eizean asten dira.

Estuasun onetan, osatzen ditu elefanteak eginkizunik arrigarrienak.

Taldean dijoan elefanteen bat zauritzen ba'ute, besteek ez dute iñolaz ere bakarrik utziko.

Danon artean bereala inguratuko dute, ta askotan iñork ezin jarraitualako ziztuan eramaten dute.

Abere maitatu auek, izatez, gomazko tanpoi-antzeko azkazalak dituzte.

Orregatik, auen oin-otsik ez duzu entzungo.

Bakoitzak 6 edo 7 tonelada aragi ditu.

Neurri orretan, ordea, ez dugu betagiñik sartzen.

Ala ta guztiz ere, betagin bakoitzak 60 k., gutxi gora-bera, pixatzen ditu.

Pixu arrigarri guzti ori ixillean dijoa!.

Elefanteak lo zutik egiten omen-dute.

Baña, aldika etzan ere, etzaten dira.

Jan ondoren, berriz, beren lo-kuluxka egin bear beti.

Illun-abarrean, aien itzala luzatzen danean, elefanteak ba'dijoaz.

Eta alde-egiten dutenean, basoa, ain zuzen, itxi egiten dala dirudi.